"PANIS ANGELICUS" (César Franck - Arr: J. A. Robles)
INGENIARIEN ABESBATZAk kontzertua eman zuen “San Benito” Elizan, Salamanca hirian.
“San Pedro eta San Ildefonso” Elizan, Zamora hirian, igandeko 12etako Mezan abestu zuen ABESBATZAk, eta amaieran errezitaldia eskaini zuen bere errepertorioko obrekin.
Gure ABESBATZAK Barrutiko Kontzertuan hartu zuen parte. Emanaldia Basurtu Udaltegia-Zankoetan izan zen, 19,30ean, Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolaturiko ekitaldien baitan.
INGENIARIEN ABESBATZAK “Café Boulevard” fundazioaren 140. urteurrena ospatzeko ekitaldian hartu zuen parte, 20:15ean, Bilboko kafetegi ezagun horretan bertan.
“Iralabarriko Frantziskotarren Jantoki Sozialerako” dirua biltzeko asmoz, ABESBATZAK errezitaldi bat eman zuen “Club Cocherito”k Euskalduna Jauregian antolatutako afarian.
INGENIARIEN ABESBATZAk "Gabonetako Ongintza Kontzertuan” parte hartu zuen; Jesuiten Egoitzako Elizan egin zen ekitaldia, “Maternity” Fundazioaren alde.
ABESBATZAK El Salvador Parrokian abestu zuen, Bilboko Udalaren Kultura Sailak antolatzen dituen Gabonetako kontzertuetan.
SENER TALDEAK bere langile eta laguntzaileentzat antolatzen duen “Gabonetako Urteroko Topaketa” dela-eta, INGENIARIEN ABESBATZAK errezitaldi bat eman zuen du Neguriko (Getxo) San Joseren Jauregian.
Gure ohiko GABONETAKO KONTZERTUA eskaini genuen, Indautxuko Karmengo Amaren parrokian.
Bizkaiko Ingeniarien Abesbatzak “Bizkaiko XXXIX Abesbatzen Astean” parte hartu zuen, Begoñako Amaren Basilikan kontzertua emanez
ABESBATZAK "I KONTZERTU SAKROA" eman zuen Santos Juanes Parrokian; bertan, errepertorioko abesti erlijiotsuak abestu zituzten.
BIZKAIKO INGENIARIEN ABESBATZA
Alda Mazarredo 69 2º, 48009 Bilbao