1997an izan zen Bilboko Industri Ingeniarien Eskolaren mendeurrena. Ospakizun hori dela eta, gure Musika Elkartea sortu zen; bazkide sortzaileen artean zegoen Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala.
Horrela,1997ko otsailean ekin genion bideari gure lehenengo zuzendari eta lankidearen eskutik: Jose Ramon Rementeria, industri ingeniaria, musika-ibilbide ezaguna, zabala eta askotarikoa egindakoa.
2001etik aurrera, José Angel Robles abesbatzen zuzendaritzan esperientzia handiko musikari eta konpositoreak hartu zuen Abesbatzaren Zuzendaritza artistiko eta musikalaren kargua.
Abesbatza txiki eta misto hura handituz joan zen 48 ahots izateraino; gehienak ingeniariak eta haien senideak ziren. Abesbatzak sortu zenetik hartzen du parte Euskalduna Jauregian egin ohi den Ingeniari tituludun berriei diplomak emateko ekitaldian, eta baita Elkargoak berak antolatutako ekitaldietan ere, hala nola hildako elkargokideen alde urtero egiten den “In Memorian” mezan.
Horrez gain, Abesbatzak urtean lau kontzertu antolatzen ditu:martxoan, Urteurreneko Kontzertua, azaroan, Santa Zezilia eguna ospatzekoa, Gabonetan eman ohi duguna, eta, azkenik, urteko lehen seihilekoan izaten den Kontzertu Soziala. 2012tik aurrera, aipatutako horiez gain, Abesbatzak Kontzertu Sakro bat eskaintzeko asmoa du.
Era berean, Bizkaiko Ingeniarien Abesbatzak hirugarren batzuek antolatutako kontzertu eta errezital askotan hartzen du parte. Ohikoa da, esate baterako, Bizkaiko Abesbatzen Astean egotea, edota Bilbo Hiriko Udal Txit Gorenak babestutako kontzertuetan. Guztira, hogeiren bat kontzertu ematen ditugu urtean.
Gure musika ezaugarri nagusia errepertorio anitza eskaintzea da, estilo eta erritmo ezberdinak nahastuz, entzuleak gustura egon daitezen. Gure folkloreko kantuak nahiz beste leku batzuetakoak interpretatzen ditugu, eta horrez gain, boleroak, tangoak, habanerak, kantu melodikoak, Latinoamerikako erritmoak eta Afrikakoak. Bereziki zaintzen dugu gure errepertorio klasikoa eta erlijiosoa, eskaintza zabala eginez: madrigalak eta Erdi Aroko musika nahiz barrokoa, Errenazimendukoa edo erromantikoa, eta baita musika garaikideari egindako keinu batzuk ere.
Urtero, urrian, gure Abesbatzak musika eta kultura uztartzen dituen bidaia egiten du. Hauek dira azken bost urteotan bisitatu ditugun hiriak: Salamanca, Zamora eta Valladolid (2011), A Coruña, Pontevedra, Vigo eta Santiago de Compostela (2010), Leon (2009), Plasencia, Cáceres, Mérida eta Guadalupe (2008), eta Bartzelona eta Montserrat (2006).
Aipatzekoak dira honako tokietan egindako emanaldiak: Donostiako “Kursaal Jauregian” (04/05/29), Bartzelonako “Petit Palau de la Música Catalana” (06/11/25), Méridako “Centro Cultural Alcazaba”ko Auditorioan (08/10/11), Extremadurako “Guadalupeko Amaren Santutegian” (08/10/12), “Leongo Katedralean” (09/10/4), Hazparneko “Euskal Herria Cantat” delakoan (Ipar Euskal Herria) (10/05/29), Pontevedrako “Sociedad Atlántida de Matamá”n (10/10/10), A Coruñako “Rosalía de Castro” Antzokian (10/10/11), “Santiago de Compostelako Katedralean” (10/10/12), Salamancako “San Benito Elizan” (11/10/1) eta Zamorako “San Pedro eta San Ildefonso Elizan” (11/10/2); baita Araba, Logroño, Nafarroa, Burgos, Kantabria, Asturias eta Galiziako zenbait herritan ere.
Bestalde, honako kultur elkarteek eta elkargo profesionalek antolatutako ekitaldietan ere izan gara: “Espainiako Industri Ingeniarien Kontseilua (97/10/25, Bilboko Hotel Carlton) eta “Euskal Herriko Industri Ingeniarien Kontseilua” (02/01/11, Euskalduna Jauregia), “Bilboko Mediku Zientzien Akademia” (06/06/09, Bilboko BBK Aretoa), “AEIPRO – Asociación Española de la Ingeniería de Proyectos” (08/10/04, Bilboko Hesperia Hotela), Gipuzkoako “Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala” (04/05/29, Donostiako Kursaal Jauregia), Aragoikoa eta Errioxakoa (05/04/16, Logroñoko S. Bartolome Eliza) eta Kataluniako “Industri Ingeniarien Elkartea” (06/06/03, Jesuiten Egoitzako Eliza), “Bizkaiko Eraikitzaile eta Higiezinen Sustatzaileen Elkartea” (06/01/17, Euskalduna Jauregia), “Euskal Herriko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoa” (08/05/08, Guggenheim Museoa), “Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea” (08/12/10, Euskalduna Jauregia), “Medikuntza eta Odontologia Fakultateko” diploma ematean (10/05/21, Euskalduna Jauregia) eta Sener Ingeniaritza (11/12/22, Sanjoseren Jauregia).
Kontzertu Sozialei dagokienez, aipatzekoak dira bi kontzertu: Proyecto Maternity GKEren alde emandakoa (11/12/15) eta Iralabarriko Aita Frantziskotarren Jantoki Sozialaren alde egindakoa, Euskalduna Jauregian (11/11/18) Bilboko Cocherito Klubak antolatutako ekitaldi batean. Bestalde, zenbait egoitzatan ere kontzertuak eman ditugu: IGURCO Egoitzan (11/05/27), Getxoko Andra Mari Egoitzan (10/05/26), Txurdinaga Egoitzan (09/05) eta Indautxu G.S. Egoitzan (08/05).
Horiez gain, Ingeniarien Abesbatzak parte hartu zuen “Café Boulevard” berriz inauguratzeko ekitaldian (10/03/24) eta kafetegi horren 140. urteurreneko ospakizunean (11/10/26).
2008an bere lehenengo CDa grabatu zuen (“Así somos”), askotariko musika polifonikoz osatua, eta bigarrena –musika erlijiosoa- prestatzen ari da 2012rako.
BIZKAIKO INGENIARIEN ABESBATZA
Alda Mazarredo 69 2º, 48009 Bilbao