Bizkaiko Ingeniarien Musika Elkartea - AMIBI - 1997an sortu zen, Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialaren (COIIB) babespean, Bilboko Industria Ingeniarien Eskola sortu zeneko mendeurrena zela eta. AMIBIko Bizkaiko Ingeniarien Abesbatza, abesbatzaren lehen musika-zuzendaria izan zenak, Jos Ram n Rementeriak, sustatu zuen, oroitzapenezko ekitaldietan kantatzeko asmoz. 2001ean, Jos ngel Robles hartu zuen zuzendari kargua eta, 2017az geroztik, Alberto Carrera dago abesbatzaren zuzendaritzan.
Gure musika-taldea ahots mistoen taldea da. Hogeita bost urte baino gehiagoko ibilbidea du nazioartean: Austria, Irlanda, Errusia eta Portugalen, besteak beste. Interpretatzen ditugun errepertorioak garai eta estilo guztietako obrak hartzen ditu bere baitan, bai musika-tresna laguntzaz baita kapela abestuz.
Prestakuntzaz eta hobekuntzaz arduratzen den abesbatza aktiboa gara. Taldearentzat erronka izango diren musika-proposamen berritzaileak nahiz kalitatezkoak garatzen saiatzen gara, publikoari zerbait desberdina eta interesgarria eskaintzeko asmoz.
Hona hemen gure azken lanen adibide batzuk:
BIZKAIKO INGENIARIEN ABESBATZA
Alda Mazarredo 69 2 , 48009 Bilbao